bilatzailea

jueves, 19 de abril de 2012

EZAGUTZA DINAMIKAK



IZENBURUA
EZAGUTU NAZAZU
ADINA
5 urtetik aurrera
TALDEAREN
NEURRIA
Nahi beste bikote edo hirukote
HELBURUAK
Lagunen arteko ezagutza gertatzea
IRAUPENA
Talde txikietan 5 edo 10 minutu eta komunean jartzea haur kopuruaren araberakoa izango da
MATERIALAK
Haurrak nahi izanez gero, orria eta arkatza datuak apuntatzeko, baina ez da beharrezkoa.
GARAPENA
Bikote edo hirukoteka jarri eta bata besteari bere bizitzako gauzarik garrantzitsuenak kontatuko dizkie besteei, nortzuk dira bere gurasoak, neba arrebarik baldin badu, etxean animaliarik badute…
Behin taldeka egon eta gero talde handian jarri eta haurrak beste bikotearen istorioa kontatuko die gelako beste kideei.
Horrela luzeegia egiten bada, talde txikiak aldatu egin daitezke, talde handian egin beharrean.
EBALUAKETA
Komunikatzeko erak, bata bestearekiko errespetua eta beste kideekin hitz egiteko erraztasun edo zailtasun mailak behatuko dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario