bilatzailea

viernes, 30 de marzo de 2012


 AUTOESTIMUA LANTZEKO ARIKETA

http://monteanaor-aldia.blogspot.com.es/2011/05/imitando-animales.html-tik lortua


IZENBURUA
DENAK NIRI SEGIKA!
ADINA
3 urtetik aurrera
TALDEAREN
NEURRIA
Gutxienez bi pertsona egon behar dira eta maximorik ez dago
HELBURUAK
Haur bati protagonismo momentua ematea eta bere alderdi positiboak besteen aurrean erakustea
IRAUPENA
Haurren araberakoa
MATERIALAK
Haurrek eskatzen dutena materiala beharko da; baloia, soka…
GARAPENA
Haur bat ondo dakien zerbait egin behar du eta beste guztiak haur hori kopiatu behar dute
EBALUAKETA
Umeak ariketa aukeratzeko, hau da haien buruarekiko alderdi positibo bat aukeratzeko kapazitatea behatu behar da, honekin batera ze ekintza aukeratzen dituzten, lotsa maila eta abar.

martes, 27 de marzo de 2012

AUTOESTIMUA LANTZEKO ARIKETA

ZER GUZTATZEN ZAIZU NITAZ?


http://lehenmaila.blogspot.com.es-tik lortua
  • ADINA: 3 urtetik aurrerako haurrekin
  • TALDEAREN NEURRIA: gutxienez 2 pertsona
  • HELBURUAK: beste edozein lagunarekin zer gustatuko litzaizuke egitea edo bere izaeraren zer duzun gustukoa esatea.
  • IRAUPENA: zenbat eta haur gehiagorekin egon denbora gehiago iraungo du, ez dago ez minimo ez maximorik.
  • MATERIALAK: ez da materialik behar.
  • GARAPENA: dinamizatzaileak galdera bat planteatuko du: Zer egingo zenuke zure lagunarekin? Eta haur nagusiagoekin egiteko: Zer gustatzen zaizu zure lagunaz? Bikoteka edo borobilean talde guztiaren aurrean zein lagun aukeratu duten esan eta galderari erantzungo diote, adibidez: Aitzol, berarekin parkera joatea gustatzen zait.
  • EBALUAKETA: haur guztiek gauza positiboren bat jasotzea lortu behar dugu. Behaketaren bidez, ze haurrek jasotzen dituzten gauza positiboak zeintzuk ez dituzten jaso eta abar behatuko dugu, gero horrekin lan egin ahal izateko.