bilatzailea

martes, 24 de abril de 2012








Hik hasin argitaratutako ikerketa baten emaitzei esker huarren bideo jokoen kontsumoa baloratzera eramaten gaitu. Hainbat ondorio ateratzeko aukera edukiko duzue, badago zer pentsatu eta!

Artikulu osoa hurrengo estekan irakur dezakezue:




viernes, 20 de abril de 2012

TALDEAREN KOHESIOA LANTZEKO

youtube.com-etik lortua

IZENBURUA
PARAKAIDASA
ADINA
3 urtetik aurrera
TALDEAREN
NEURRIA
Parakaidasaren neurriaren araberakoa, baina gutxienez 4 pertsona.
HELBURUAK
Partaide guztien artean  planteatzen dinamika ondo burutzea (pilota ez erortzea, ahalik eta denbora gutxien pilota erdiko zulotik erortzea…)
IRAUPENA
Haurrek nahi beste denbora egon ahal dute jolasten.
MATERIALAK
Parakaidasa eta pilotak (bat edo gehiago)
GARAPENA
Partaide guztiak parakaidasaren zati bat heldu eta hau astinduz jolasten egongo dira. Denon arteko kooperazioa egotea ezinbestekoa da planteatuko diren helburuak lortzeko.
Hainbat jolas planteatu daitezke:
           Denon artean pilota ahalik eta denbora gehien erori gabe mantentzea.
           Beste taldekide bati pilota pasatzea.
          Parakaidasaren erdiko zulora pilota eramatea…
EBALUAKETA
Denon arteko kohesioa ebaluatuko da, denon arteko kooperazioa ezinbestekoa baita jolas hau ondo garatzeko.
TALDEAREN KOHESIOA LANTZEKO


http://aparcamientos.blogia.com/upload/20060521092536-ninos-reunidos-en-corro.jpg
  http://aparcamientos.blogia.com/upload/20060521092536-ninos-reunidos-en-corro.jpg-tik aterata



IZENBURUA
ISTORIOA JARRAITUZ
ADINA
5 urtetik aurrera
TALDEAREN
NEURRIA
Gutxiago diren heinean, dinamika errazagoa izango da, baina gutxienez 3 edo lau pertsona beharrezkoak dira.
HELBURUAK
Taldeak istorio ulergarri eta osatu bat denon artean sortzea eta kontatzea.
IRAUPENA
Haur kopuruen, sormenaren eta hitz egiteko kapazitatearen araberakoa izango da. 10 minutu inguru iraungo du gutxienez.
MATERIALAK
 Ez dira beharrezkoak
GARAPENA
Haur bat istorio baten hasiera kontatuko du, eta nahi duenean beste bati pasako dio txanda istorioa jarrai dezan. Horrela azken haurra iritsi arte, berak istorioaren bukaera kontatu behar duelarik.
EBALUAKETA
Behaketaren bitartez egingo da. Hezitzaileak adi egon beharko da haur bat trabatzen edo blokeatzen bada laguntza eskaintzeko. Haurren inprobisatzeko trebetasuna eta ideien loturak egiteko trebetasuna ebaluatu beharko da.

jueves, 19 de abril de 2012

EZAGUTZA DINAMIKAK



IZENBURUA
EZAGUTU NAZAZU
ADINA
5 urtetik aurrera
TALDEAREN
NEURRIA
Nahi beste bikote edo hirukote
HELBURUAK
Lagunen arteko ezagutza gertatzea
IRAUPENA
Talde txikietan 5 edo 10 minutu eta komunean jartzea haur kopuruaren araberakoa izango da
MATERIALAK
Haurrak nahi izanez gero, orria eta arkatza datuak apuntatzeko, baina ez da beharrezkoa.
GARAPENA
Bikote edo hirukoteka jarri eta bata besteari bere bizitzako gauzarik garrantzitsuenak kontatuko dizkie besteei, nortzuk dira bere gurasoak, neba arrebarik baldin badu, etxean animaliarik badute…
Behin taldeka egon eta gero talde handian jarri eta haurrak beste bikotearen istorioa kontatuko die gelako beste kideei.
Horrela luzeegia egiten bada, talde txikiak aldatu egin daitezke, talde handian egin beharrean.
EBALUAKETA
Komunikatzeko erak, bata bestearekiko errespetua eta beste kideekin hitz egiteko erraztasun edo zailtasun mailak behatuko dira