bilatzailea

martes, 27 de marzo de 2012

AUTOESTIMUA LANTZEKO ARIKETA

ZER GUZTATZEN ZAIZU NITAZ?


http://lehenmaila.blogspot.com.es-tik lortua
  • ADINA: 3 urtetik aurrerako haurrekin
  • TALDEAREN NEURRIA: gutxienez 2 pertsona
  • HELBURUAK: beste edozein lagunarekin zer gustatuko litzaizuke egitea edo bere izaeraren zer duzun gustukoa esatea.
  • IRAUPENA: zenbat eta haur gehiagorekin egon denbora gehiago iraungo du, ez dago ez minimo ez maximorik.
  • MATERIALAK: ez da materialik behar.
  • GARAPENA: dinamizatzaileak galdera bat planteatuko du: Zer egingo zenuke zure lagunarekin? Eta haur nagusiagoekin egiteko: Zer gustatzen zaizu zure lagunaz? Bikoteka edo borobilean talde guztiaren aurrean zein lagun aukeratu duten esan eta galderari erantzungo diote, adibidez: Aitzol, berarekin parkera joatea gustatzen zait.
  • EBALUAKETA: haur guztiek gauza positiboren bat jasotzea lortu behar dugu. Behaketaren bidez, ze haurrek jasotzen dituzten gauza positiboak zeintzuk ez dituzten jaso eta abar behatuko dugu, gero horrekin lan egin ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario